Legebiltzarraren osaketa
Eusko Legebiltzarra maiatzaren 16an osatuko da
Eusko Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak gaur jakinarazi du legebiltzarra maiatzena 16an eratuko dela. Horretarako, legebiltzarreko Idazkaritza Orokorrean parlamentari kargua kreditatu beharra dauka legebiltzarkideen herenak (25). EAJ-EA koalizioak 29 legebiltzarkide ditu, eta beraz, badute 25ek izena emango duten bermea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu