Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen batzordeak Madrileko atentatuak "ETAren miseria morala erakusten duten eraso kriminalak dira eta baita horiei babesten dietena ere". Indarkeriaren helburu "hiritar oro" direla nabarmendu dute, halaber.
Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazpen instituzional bat irakurri du Ganberako pasilioetan. Adierazpen hori alderdi guztietako bozeramaileek adostu dute. Sozialista Abertzaleak taldea ez da agertu bilkurara.
Adierazpen horren bidez, Gasteizko Legebiltzarrak "eraso kriminala gaitzetsi" du. "ETAk Espainian egin duen eraso handi eta larriena da", dio adierazpenak, eta "Madrilgo hiritarrei eta biktimen senideei elkartasunik sakonena" adierazi diete.
"ETAk eta best erakunde terroristek erabiltzen duten indarkeria etikoki gaitzesgarri da eta politikoki ahula, herritarren artean mina eta gaitzespena bakarrik eragiten baitute", dio Atutxak irakurri duen idazkiak.
Halaber, "eraso basati" hori gaitzesteko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egin die Atutxak herritar guztiei.
Erreakzioak
Eusko Legebiltzarrak "ETAren miseria morala" salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu