Presoak

Eusko Legebiltzarrak ez du onartu De Juanaren aldeko mozioa

2006ko urriaren 9a
13:01
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordeak Ezker Abertzaleak eta Aralarrek Iñaki de Juanaren alde aurkeztutako mozioa eztabaidatu du gaur eta atzera bota du.

Ezker Abertzaleak legebiltzar taldeak eta Aralarrek egindako proposamenak Iñaki de Juana euskal preso donostiarrari bisita egin aske uzteko eskakizuna biltzen zuen. EAJ, EA eta EBk osatzen duen hirukoa abstenitu egin da eta PPk eta PSOEk, aldiz, aurka bozkatu dute. Horrenbestez, proposamenak ez du aurrera egin ahal izan Ezker Abertzalea legebiltzar taldearen eta Aralarren babesarekin soilik.

Estanis Etxaburu Etxerat-eko kideak gogor salatu du De Juanaren kasua urgentziazkoa izanik Eusko Legebiltzarraren jarrera. Izan ere, gogorarazi du, Legebiltzarreko giza eskubideen batzordeak bi hilabetez atzeratu duela eztabaida eta ez duela De Juana ikustera joateko asmorik azaldu.

Etxaburuk "lotsagarria eta mingarria" iritzi dio Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordeak izan duen jarrerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.