Eusko Legebiltzarrak datorren ostiralean, hilak 8, EHAK eta EAE-ANVren legez kanporatzeaz eztabaidatuko du. EHAK-ko eta EAE-ANVko ordezkariek Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean legez kanporatzearen inguruko azalpenak eman behar dituzten egun berean izango da, beraz, Eusko Legebiltzarreko eztabaida.
EHAK-k aurkeztu du ekimena
Espainiako Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak eskatutako badaezpadako neurriak hartu aurretik Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK eta EAE-ANV entzungo dituela iragarri du gaur. Hori datorren ostiralean izango da, eta bina saio izango dituzte: EHAK-k 10:00etan eta 12:00etan, eta EAE-ANVk 16:00etan eta 18:00etan.
Eusko Legebiltzarrean legez kanporatzeaz eztabaidatuko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu