Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente izateko hautagaiak euskaldunak izatea eskatu du Kontseiluak

2005eko maiatzaren 17a
17:31
Entzun
"Euskararen normalizazioan aurrera egiteko" Eusko Legebiltzarreko Mahaiako presidente izateko hautagaiak euskaldunak izatea eskatu du Kontseiluak. Alderdi guztiei luzatu die eskaera Kontseiluko Idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Momentua erabakigarria dela diote, bozketa errepikatu behar delako, eta beraz, Kontseiluaren iritzian, "hautagaiak aldatu behar badituzte, kontuan izan beharko dute euskararen ezagutza funtsezkoa dela".

Mahaian egongo diren gainerakoak ere halaxe izateko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.