Joxe Agirrek Uztarria-ri esandako bat:
“Bertsolaritza asko aldatu da. Bertsotan ondo egiten duen jendea ugari dago. Gu egiteko kapaz ez garen gauza asko egiten ditu oraingo gazteak. Andoni Egaña da ezagutu dudan onena, nire iritzirako. Uztapiderekin asko ibili nintzen, eta egunak ere pasatutakoa naiz bertsotan. Ikaragarri ona zen bertsolari bezala, baita pertsona bezala ere. Akaso, Uztapidek grazia handiagoa izango zuen zenbait lekutarako, baina Egañak edozein lekutan kantatzeko gaitasuna du; elizan bada elizan, eta putetxean balitz putetxean. Oraingo gazteak ere jator askoak dira. ‘Frantses’ horiekin —Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin—, esaterako, infernura bertara joan daiteke. Ikaragarri gustura nago gazte jendearekin”.