Ezbeharrak Garoñaren luzapenean ez duela eragin behar uste du Nuclenorrek

2009ko apirilaren 24a
13:13
Entzun
Garoñako zentral nuklearraren enpresa jabeak, Nuclenorrek, atzo Garoñan izandako matxuraren inguruan hitz egin du eta "matxurak ez duela Garoñaren luzapenean eragin behar" adierazi du.

Antonio Cornadok, Nuclenorreko kanpo harremanetarako arduradunak, Efe agentziari egindako adierazpenetan esan du "geldialdia txikikeria batengatik" gertatu zela eta "arriskurik ez" zela izan. Gainera, atzo gertaturikoak segurtasun neurriak "behar bezala" dabiltzala erakusten duela ere azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.