Ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibaren zorionak

2012ko martxoaren 30a
13:26
Entzun

Ezker abertzaleko, Aralarreko, EAko eta Alternatibako ordezkariek "Euskal Herriko jendartea zoriondu" dute gaur, prentsaurreko batean, "eskubide sozial eta laboralen murrizketei modu bikainean erantzuten jakin duelako. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrek ezezko borobolila esan diote PPren gobernuak inposatutako lan erreformari eta ezarri dituen eta ezarri nahi dituen murrizketei".

Haien arabera, herritarrek "aldi berean, baietz esan diote justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu bati". Ondorioz, "atzoko greba orokorrean, Euskal Herriak izan nahi duen jendarte eredu berri baterako jauzi kualitatibo esanguratsua eman zen. Bestelako Euskal Herri bat eraikitzeko hazia erein genuen atzo, eta bakoitzak bere esparruan egindako lan eta ekarpenaren ondorioz, laster jasoko ditugu horren fruituak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.