Ezker abertzalea: "Aralarrek zatiketaren aldeko hautua egin du"

2011ko urtarrilaren 5a
17:06
Entzun
Ezker abertzaleak ez du ontzat hartu Aralarren erabakia, eta honen zuzendaritzaren jokabidea kritikatu du. "Aralarrek zatiketaren aldeko hautua egin du". Ezker abertzalearen ustez, "EAJren posizioa eta diskurtsoa bere egin ditu Aralarrek".

"Berriro pentsatzeko" eskatu dio, eta "abertzale eta ezkertiarron arteko indar metaketaren bidera buelta dadila". Hala, "norbanakoen interesak eta interes alderdikoak" albo batera utzi behar direla iritzi dio.

Ezker abertzaleak dio Aralarrekin izandako bileretako hizpidea ez dela izan hauteskundeetara aurkeztu beharreko sujetua edo marka, "eztabaida edukiei buruzkoa izan delako". "Ezberdintasunak" zeintzuk diren azaltzeko eskatu dio. "Euskal Herriaren artikulazio prozesuarekiko konpromisoa, ezkerreko akordio argiak eta Gernikako Akordioak normalizazio politikoaren bidean jasotzen duen bide orriaren bultzada al dira Aralarrentzat gaindiezinak diren edukiak?".

Ezker abertzaleak jakinarazi du datozen egunetan emango dituela xehetasun gehiago, eta "ireki daitekeen eskenatokiaz" gogoeta egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.