Ezker abertzalea: "Hainbeste kritikatzen gaituzten eragile politikoek eta komunikabideek ez al dute ezer esatekorik torturaren aurrean?"

2010eko otsailaren 26a
17:58
Entzun
Ohar baten bidez, ezker abertzaleak "irmoki" salatu ditu Poliziak azken asteotan egin dituen atxiloketak eta "tortura kasu larriak". Hala ere, bere salaketa Poliziatik haratago zuzendu du: "Ezker abertzalea hainbeste kritikatzen duten eragile politiko eta komunikabideek ez al duteezer esatekorik tortura kasuen aurrean? Sinestezinak diren bertsio polizialak ontzat ematen jarraituko al dute? Edo ezker abertzaleak egin duen moduan euskal egoera politikoa errotik alda dadin apustu zintzoa egingo dute?". Tortura kasuen salaketak "herri guztietara" eramango dituela dio ezker abertzaleak, udaletxeetan aurkeztuz torturaren aurkako eta inkomunikazioa bertan beheiti uzteko eskatzen duten mozioak.

Atxiloketek sortu duten egoera "bereziki larria" da ezker abertzalearentzat, "Zutik Euskal Herria ebazpenean jasotako ekimenarengatik baldintzatuta dagoelako". "Euskal Herrian termino politiko hutsetan garatuko den eskenatoki demokratiko berri bat sortzea ezinezkoa da urratsak ezker abertzaleak soilik ematen baditu". Horregatik, eragile guztiei, eta "bereziki Estatu espainolari" dei egiten dio ezker abertzaleak, "arduraz" joka dezaten, eta "eskenatoki aldaketa bermatuko duten urratsak" eman ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.