Pernando Barrena Nafarroako Abertzale Sozialisten (AS) zerrendaburuak ohartarazi duenez, ezker abertzalea maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan izango da, AS hautesle elkarteei buruzko "Auzitegi Konstituzionalaren erabakia edonolakoa izanda ere". "Erantzukizun politikoagatik" hartuko dute parte bozetan.
Joseva Alvarez, Matti Iturralde eta Jone Goirizelaia ASko hautagaiekin batera eman du prentsaurrekoa Barrenak, Donostian, eta "egoera demokratikoa oso larria" dela esan du.
AS hautesle elkarteek ezin badute ofizialki parte hartu bozetan, Barrenak adierazi du ezker abertzaleak "bere garaian" esango duela nor edo zer babestuko duten.
Ezker abertzalea hauteskundeetan izango da, "erabakia edonolakoa izanda ere"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu