"Ezker abertzalea hauteskundeetan izango da, seguru-seguru", dio Erkiziak

2010eko urriaren 26a
14:36
Entzun
Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak iragarri du euren esparrua 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan izango dela, "seguru-seguru". Legez kanporatuta dago gaur egun, baina egoera konpontzeko "nahikoa asti" dagoela iritzi dio Erkiziak.

Soilik bide politikoen aldeko bideari ekin diotela azpimarratu du Herri Irratian egindako elkarrizketan, eta euren informazioa PSE-EEk "lehen eskutik" jasotzen duela, "nabarmena baita komunikazio bideak daudela".

"Indarkeriazko adierazpideek gizarte osoari kalte" egiten diotela adierazi du Erkiziak, "ez ezker abertzaleari bakarrik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.