Gaur prentsaurrekoa eman dute Donostian Gipuzkoako bost mankomunitateko ezker abertzaleko ordezkariek etaPSE, EAJ eta H1! kritikatu dituzte, Gipuzkoa "lobby errausgileari saldu" diotelako. Adierazi dute "arazoa ez" dela San Markos Mankomunitatea, "azken urteotan mankomunitatean lanean ari den gobernua kentzeko" ahaleginari erreferentzia eginez. "Arazoa" Gipuzkoako Foru Aldundian dagoela adierazi dute "hondakinei konponbidea bilatu ordez, errauste planta eraikitzea delako euren helburua". Horren aurrean hauxe esan dute: "Errauste planta geldi daiteke, geldituko dugu, gosez hilko dugulako". Azkenik, gehitu dute "gure osasuna kaltetuko duen makroproiektu hau finantzatzeko, 500 milioi euro baino gehiago xahutu nahi" direla, "enpresak gizentzeko".
Prentsaurrekoan izan dira Azpeitiako alkate ohi, Iñaki Errazkin eta Eskoriatzako alkate eta Debagoienako presidenteordea, Pedro Lasagabaster. Bertan izan da Imanol Azpiroz ere, Usurbilgo zinegotzia, San Markoseko jarduneko lehendakaria, Ezker Batuko Ricardo Ortega kargugabetu zutenetik.
Ezker abertzalea: "PSE, EAJ eta H1!-ek Gipuzkoa lobby errausgileari saldu diote"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu