Nafarroako maiatzaren 22ko hauteskundeetarako "akordio zabala" lortzeko asmoz, ezker abertzaleak NaBai koalizioari bilera eskatu dio, gutun bidez. Atzo igorri zien eskutitza Nafarroa Baiko eragileei (EA, Aralar, EAJ eta independenteak).
Ezker abertzalearen ustez, "herrialdeko ezkertiar eta abertzaleek arrakasta" erdiesteko aukerak daude mota horretako akordioarekin, eta hori baliatu behar da "aldaketa politiko eta sozialerako".
"Euskal Herria garai erabakigarria bizitzen ari da", hark dioenez, eta azkenaldiko pausoei esker -ETAren su-etena, independentisten elkarlana, Gernikako Akordioa...-, "fase berri bat" da hau.
Aralarrek lehengo astean jakinarazi zuen itxitzat eman duela ezker abertzalea NaBain sartzeko aukera, eta hamar egun barru koalizioaren osaera finkatuta izan nahi du, atzo zioenez.
Ezker abertzaleak bilera eskatu dio NaBairi, "hauteskunde akordio zabala" lortzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu