Ezker abertzaleak Ekaitz Ibero donostiarraren berehalako kartzelaratze agindua salatu du, eta bakea eraikitzeko ordua dela nabarmendu. Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra, eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zion Iberori Segiko kide izatea egotzita. “Eskubide guztiak errespetatu eta bakea eraikitzeko ordua” dela nabarmendu du ezker abertzaleak adierazpen baten bitartez.
Ekaitz Ibero 2007an Segiren aurka egindako sarekada batean atxilotu zuten beste 26 gazterekin batera, Donostian. Ezker abertzaleak salatu du Espainiako Gobernuak “bere gerrako estrategia zaharrekin” jarraitzen duela.