Ezker abertzaleak "prozesu demokratikoaren kontrako erasoa" salatu du, eta horrekin batera atxilotuen egoeraren gainean kezka agertu. "Estatuak eszenatoki berri bat egotea sahiestu nahi du". Gainera, errepresioa euskal gazteri antolatuarekin tematzen ari dela esan du, eta gazte horien lana, "pentsamendu bakarraren kontrakoa", publikoa eta nabarmena dela gaineratu.
Eusko Alkartasunak ere gaurko sarekadak prozesua oztopatzea duela helburu salatu du, eta "biolentziarik gabeko ekintza politikoaren alde bere apostua publiko egin duen ezker abertzaleko erakundeen aurka enegarrena", dela gaineratu du. Prozesuak atzera bueltarik ez duela berretsi du, hala ere, EAk.
Aralarrek "deitoratu" egin du azken polizia operazioa. "Espainiako Estatuak eskubide zibil eta politikoak urratzen segitzen du. Segiko kideak diren pertsona horiek politika egiteagatik izan dira atxilotuak, gazte erakunde politiko bateko kideak izateagatik. Demokrazia batean erakunde politiko bateko kidea izatea inoiz ezin da delitua izan". Aralarrek uste du Espainiako Gobernuak eta Estatuak “mugimendurik egin gabe” jarraitzen dutela.
Ezker abertzaleak eta EAk "prozesuaren aurkako erasoa" salatu dute; Aralarrek atxiloketak deitoratu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu