Ezker abertzaleak ETAri egindako eskaera ez dela nahikoa uste du Zapaterok

2010eko martxoaren 19a
15:13
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, Frantziako poliziaren hilketaren ondoren ezker abertzaleak ETAri "prozesu demokratikoarekiko konpromiso argi eta zehatzak" hartzeko eskatu izana "ez da nahikoa eta koldarra da. 'ETA kanpora' eta 'indarkeriarik ez' esandakoan baizik ez ditu gizarteak entzungo".

Sektore politiko horrek hori berehala egin beharko lukeela esan du Zapaterok; "ez dute behar eztabaida gehiagorik, adierazpen gehiagorik". Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria adierazpenean dio "soilik bide politiko eta demokratikoetatik eta inolako indarkeriarik gabe garatu" dela prozesua.

Sevillan (Espainia) egin ditu adierazpenok Espainiako gobernuburuak, eta asteartean poliziaren aldeko hileta elizkizunean izango dela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.