Ezker abertzaleak "euskara ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea" aldarrikatu du

2012ko martxoaren 15a
11:06
Entzun

Ezker abertzaleak bat egin du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak antolatutako Euskaraz Bizi Egunarekin, eta euskal herritar guztien "euskara ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea" aldarrikatu du. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideak gaur nabarmendu du euskarak "lehentasunezko estatusa" behar duela lurralde osoan.

"Jaia eta aldarrikapena uztartuko dira egun horretan, adierazteko gure hizkuntza dela gure bizi taupada", esan du Ugarteburuk.

Haren arabera, ezker abertzaleak Euskal Herrian "eragin nahi duen eraldaketa politiko eta sozialean" euskara "arlo guztietan presente dugun zeharlerroa" da, eta "izango da". 


 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.