Ezker abertzaleak indarrak metatzeko beharra azpimarratu du berriro

2008ko azaroaren 1a
15:43
Entzun
Lehengo larunbatean bezala, ezker abertzaleak "marko demokratikoa" eman dadin "indar metaketa" beharrezkoa dela adierazi du gaur, Iruñean. 30 bat lagunek hartu dute parte prentsaurrekoan. "Indarkeriarik gabeko eskenatokian, proiektu denak berdintasun egoeran" nahi dituela esan du ezker abertzaleak.

"Aldaketa garaian gaude, aro erabakigarrian", aipatu du Shanti Kirogak. "Bloke espainolistak" gaurko esparrua ez aldatzeko "kosta lain kosta" lan egiten duela azpimarratu du hark, eta Nafarroa Bai dagoeneko ez dela "ezinbesteko indarra" UPNri alternatiba sortzeko, UPN eta PSN harremanak estutzen ari direlakoan PPk alderdia sortzea erabaki duela-eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.