Santi Brouard eta Josu Muguruza zirenei omenaldia egin die gaur ezker abertzaleak, Bilbon, eta Xanti Kiroga bozeramaileak independentziaren aldeko indar metaketa aldarrikatu du. "Arlo orotan" beharko litzateke lankidetza hori, haren ustez. EAJ kritikatu du, "frankismo osteko esparrua betikotzen laguntzeagatik, baina duela 30 urte baino joko eremu murritzagoa du orain".
Brouard 1984ko hil zuten, gaurko egunez, Bilbon, eta Muguruza 1989ko egun berean, Madrilen. Lore eskaintza egin die gaur haiei ezker abertzaleak, eta bertan izan dira, besteak beste, Arnaldo Otegi, Eugenio Etxebeste, Rafa Diez, Itziar Aizpurua eta Periko Solabarria, baita bi hildakoen senideak ere.
Ezker abertzaleak independentziaren aldeko indar metaketa aldarrikatu du, Brouard eta Muguruzaren aldeko ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu