Ezker abertzaleak "iniziatiba hartzeko garaia" dela aldarrikatu du Gasteizen

2012ko martxoaren 3a
17:43
Entzun

Ezker abertzaleak "egungo errealitate politiko ekonomikoaren inguruan iniziatiba politikoa hartzeko garaia" dela aldarrikatu du gaur Gasteizen, Aldaketa haizea dabil izenburupean egindako ekitaldian.

Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak nabarmendu du "sistema finantzieroa baino, ekonomia erreala indartu" behar dela, hau da, nekazaritza, arrantza eta industria. Horrekin batera, "ongizate estatuaren zerbitzu eta eskaintza publikoak" ere babestu behar direla azaldu du.

"Langileriaren eta herritarren interesak jarri behar dira abiapuntu eta helburu", esan du Morenok. Horretarako, "beharrezkoa" da burujabetza ekonomikoa, haren ustetan. 

Ekitaldiaren amaieran, martxoaren 29rako greba deialdiarekin bat egiteko deia egin du.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.