Ezker abertzaleak martxoan aurkeztuko du Iruñeko hautes zerrenda, baina ez du esan zer erara

2007ko otsailaren 28a
13:29
Entzun
Iruñeko ezker abertzaleak gaur jakinarazi duenez, hil honetan bertan aurkeztuko du hiriko zerrenda udal hauteskundeetarako (maiatzaren 27an izango dira), baina ez du esan zer erara aurkeztuko duen. "Aurkezteko formulak kezkatzen gaitu, baina gehiago kezkatzen gaitu programa eta hautagai onak izateak", esan du Joxe Abaurreak. Hilaren 12 eta 18 bitartean itxiko dituzte programa eta zerrenda.

Harekin batera, Espe Iriarte eta Borja Mayo izan dira agerraldian. "Hirurotako inor ez da izango zerrendaburua", ohartarazi du Abaurreak. Iriarte, kasu, 2003an legez kanpo utzitako Iruñeko ezker abertzalearen zerrendako burua izan zen.

Ezker abertzaleak laster "hautes bulegoa" irekiko du Iruñean, Curia kalean. Hauteskundeetako helburu nagusia "hiriko udal gobernutik eskuina bidaltzea" dela esan dute eta "benetako aldaketa" egiteko laguntzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.