Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak gaur azaldu du ondo hartu dutela EAren erabakia, honek eurekin dituzten "akordio estrategikoei" eustea erabaki duelako. Nafarroa Bain segitzeko erabakia ere hartu du EAk, eta Morenok jakinarazi du koalizioarekin biltzea espero dutela. "Nafarroan aldaketa bultzatzeko akordioa erdiesteko astirik bada oraindik".
Haren arabera, "Urkulluk inposatu eta Zabaletak eta Barkosek onartutako baldintzek hiruko akordioa bilatzen dute [EAJ, Aralar, independenteak], EA koaliziotik bidaliz" eta, modu horretara, "abertzale, ezkertiar eta aurrerakoien espazioa ahultzeko".
Ezker abertzaleak ondo hartu du EAren erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu