Ezker abertzalearekin komunikazio bideak ez apurtzeko eskatu du EAJk

2007ko urtarrilaren 22a
15:33
Entzun
Josu Erkoreka EAJk Espainiako Kongresuan daukan bozeramaileak gaur eskatu du ezin direla ezker abertzalearekin irekita dauden "komunikazio bideak" apurtu, "betiere jakiteko zer jarrera duten". Dena den, Erkorekak esan du "beste kontu bat" dela ezker abertzalearekin harreman iraunkorragoa izatea "bizikidetzarako oinarriak jartzeko, horretarako gaur egun baldintzarik ez dagoelako" ETAren atentatuaren ondoren.

Haren ustez, Batasunak egon beharko luke hurrengo hauteskundeetan, "gizarteak garbi bizkarra eman diezaion".

ETAren indarkeriaren kontrako borrokan, EAJk bere irizpideak ez dituela aldatuko adierazi du Erkorekak, "baina prest egongo gara biguntzeko eta ñabarduretarako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.