Ezker abertzaleak Frantziako Poliziako kidearen hilketaren inguruan egindako adierazpenari ez dio baliorik aitortu Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. "Anbiguoa" dela iritzi dio, eta horrenbestez, ezker abertzaleak bide politikoen alde egindako apostua "ezerezean" geratu dela.
Ildo horretatik, ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko aukerarik izan ez dezan neurri guztiak hartuko dituztela iragarri du, eta ETAren aurkako borrokan "harrobia etetea" dela lehentasuna.
Ezker abertzalearen bide politikoen aldeko apostua "ezerezean" geratu dela iritzi dio Aresek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu