Ezker abertzaleak atxiloketak salatu ditu, eta Frantziari jarrera aldatzeko eskatu dio. "Euskal Herrian ireki den agertoki berriak borondate eta jarrera eraikitzaileak behar ditu, baita salbuespen egoera gainditzea ere. Horretarako ezinbestekoa da errepresio eta jazarpen polizial oro behin betiko etetea. Normalizazio politiko eta demokratikoko prozesuan aurrera egiteko ezinbestekoa da indarkeria guztien desagerpena eta, ondorioz, dei egiten diogu Frantziako Estatuari euskal jendartearen aldarriarekin bat egin eta ekinbide errepresibo oro albora dezan".