Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bestelakorik ez badu esaten, ezker abertzalea ez da Eusko Legebiltzarrean izango, lehen aldiz.
Honako emaitzak lortu izan ditu aurreko zortzi hauteskundeetan:
1980. Herri Batasunak 70 legebiltzarkideetatik 11 lortu zituen (botoen %16,55).
1984. Herri Batasunak 75 legebiltzarkideetatik -ordutik 75- 11 (botoen %14,65).
1986. Herri Batasuna 13 legebiltzarkide (botoen %17,97).
1990. Herri Batasunak 13 legebiltzarkide (botoen %18,33).
1994. Herri Batasunak 11 legebiltzarkide (botoen %16,29).
1998. Euskal Herritarrok-ek 14 legebiltzarkide (botoen %17,91).
2001. Euskal Herritarrok-ek 7 legebiltzarkide (botoen %10,12).
2005. EHAK-k 9 legebiltzarkide (botoen %12,44). Aralar ezker abertzaleko alderdia ere aurkeztu zen 2005ean, eta legebiltzarkide bat eskuratu zuen -2009an ere aurkeztuko da Aralar-.
Ezker abertzalearen emaitzak 1980tik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu