Espainiako Parlamentuak gehiago zurrundu du Alderdien Legea. PSOEk eta PPk Ezker Abertzaleari hauteskundetan parte hartzen ez uzteko beste aldaketa bat prestatu dute. Gaur aurkeztu dute bi alderdiek proposamena, eta Ezker Abertzalearekin lotuta dauden alderdietako hautetsiak erakundeetatik botatzea baimenduko luke zuzenketa horrek. Otsailean onartuko da seguruenik, beraz, datorren hauteskundeetarako martxan egongo litzateke.
Erreformarekin beste helburu bat ere lortu nahi dute proposamena luzatu duten bi alderdiek. Alderdiren bat ilegalizatzen baldin bada, administrazioetan dauden bertako kideek hamabost egunean indarkeria gaitzespena idatziz aurkeztu beharko dute, bestela beraien postutik kaleratuak izango dira.
Ezker Abertzalearen kontrako lege zuzenketa egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu