Ezker abertzalearen ustez, "benetako argazkia hilaren 21ekoa izango da, ez atzokoa"

2009ko maiatzaren 6a
13:56
Entzun
Julen Aginako eta Miren Legorburu ezker abertzaleko kideek adierazi dute atzo Eusko Legebiltzarrean "trukatutako argazkia" ikusi zela, D3Mren eta Askatasunaren baliogabetzeek eragindakoa. "Benetako argazkia hilaren 21ekoa izango da, greba orokorrekoa, ez atzokoa".

Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako lehendakari gisa zilegitasunik ez duela iritzi dio ezker abertzaleak, "hauteskundeak ez zirelako izan demokratikoak. Espainiaren eta neofrankismoaren inposaketaren isla izango da Lopezen gobernua".

Eusko Legebiltzarra ez bezala, gizartea abertzalea dela diote Aginakok eta Legorburuk, eta "esparru konstituzionalista estatutista gainditu" egin nahi dutela abertzaleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.