Nafarroa Bai-ko iturriek BERRIA.INFOri agertu diotenez, ezker abertzaleko 20 bat kide beren egoitzara sartu dira gaur goizean, modu traketsean. Iruñeko Gaztelu Plazan du NaBaik egoitza nagusia, eta hango balkoietatik pankarta bat eskegi nahi zutela agertu diete egoitzan zeudenei. NaBaiko kideek, ordea, leihoen parean jarri eta ez diete utzi nahi zutena egiten. Tentsio momentuak bizi izan direla agertu dute NaBaiko iturriek. Azkenean, denbora batez egoitza barruan egon dira ezker abertzaleko kideak, eta gero joan egin dira.
"Protestarako eskubide legitimoa"
Ezker abertzaleak, berriz, bere proiektua ezin duela besteen baldintza berean aurrera eraman salatu du, eta egoera horren kontra egiteko protesten barruan kokatu du NaBairen kontra egindakoa. Izan ere, NaBaik prozesuaren gainbehera ardura duela uste du, eta ilegalizazioaren "konplize zuzena" dela. Gaurko ekintza "protestarako eskubide legitimoak" babeste duela agertu du ezker abertzaleak prentsa ohar baten bidez.
Ezker abertzaleko hogei bat kide sartu dira Iruñean Nafarroa Bairen egoitza nagusira
Pankarta bat eskegi nahi zuten egoitzako balkoitik. Tentsio uneak bizi izan direla salatu du NaBaik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu