Ezker abertzaleak, Tasio Erkiziaren ahotan, ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa politikoak amaitzea eskatu du gaur goizean. Otegiren aurkako epaiketa hasi den egunean, euren jarduera politikoa normaltasunez egin ahal izatea eskatu du Erkiziak, "jazarpenik gabe eta baldintza berdinetan". Horrelakoek Euskal Herrian abian den prozesua balintzatu besterik ez dutela egin nahi salatu du, gainera. "Euskal gizarteak behin betiko konponbidea aurkitzeko konpromiso eta jarrera konstruktiboak eskatzen dituen honetan, konponbidearen kontrako apustua egiten duen blokeak konfrontazio faseari heltzen jarraitzen du, epaiketa hau bezalako neurri errepresiboekin". Bide batez, ezker abertzalearen legalizazioa eskatu du.
Ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa politikoak amaitzea eskatu du Tasio Erkiziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu