Herri eta kantonamendu bozak

Ezkerraren gorakada Frantzian

Askok iragarri zuten bezala, Sarkozy lehendakariaren kontrako botoa bilakatu dira batzuetan herri eta kantonamenduetarako bozak. Zigor-botoak PS azkartzen du.

2008ko martxoaren 9a
00:56
Entzun
Triunfalismorik ez du erakutsi nahi izan lehendakaritzarako hautagai sozialista izan zen Segolene Royalek, baina irria ezpainetan azaldu da prentsaren aurrean. Bederatzi hilabete pasa dira Frantziako Alderdi Sozialistak lehendakaritzarako eta legebiltzarreko hauteskundeak galdu zituenetik. Uholde arrosa ez baldin bada gertatu ere, emaitza onak egin ditu Alderdi Sozialistak Frantzian, eskuinaren eskuetan ziren udaletxe batzuk berreskuratuz.

Eros-ahalmenaren inguruko kezkak eta gain-mediatizatutako lehendakari baten gora beherek jendearen aspertzea eragin dute. Eta hori agertu da gaurko botoetan. Azkenean, eragin lokala baina erronka nazionala izan dute herri eta kantonaletako bozek Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.