Ezkerreko alderdi eta taldeen arabera, baztertuek ez dute "salbuespen egoera" behar "justizia" baizik

2005eko azaroaren 9a
13:55
Entzun
Frantziako hainbat ezkerreko alderdik eta giza eskubideen aldeko elkartek gogor kritikatu ditutzte Frantziako Gobernuak auzo pobreetako erreboltaren aurka hartu dituen neurriak. Izan ere, emergentzia egoera ezarri du Parisek eta etxeratze-agindua indarrean jartzeko eskumena eman die prefetei.

Ezkerreko alderdien eta giza eskubideen aldeko taldeen iduriko, ordea, egunotan liskarretan ibili direnek ez dituzte halako neurriak behar "justizia" baizik. "Baztertuek ez dute salbuespen egoera behar, baizik eta justizia, begirunea eta berdintasuna", azpimarratu dute.

Egunotako errebolta auzo behartsuetan bizi diren desberdintasun eta bazterketa egoeren emaitza dela ziurtatu dute talde horiek. "Egoera askoz ere dramatikoagoa izan arren 1968ko maiatzean gobernu publikoek ez zuten salbuespen legerik ezarri. Emergentzia egoera aldarrikatuz zapalkuntza hutsarekin erantzuten zaio arrazoi sakonak eta aski ezagunak dituen erreboltari", agertu dute.

Herritarren Alternatiba, Etxe Gabeen Batzordeak, Sindikatuen Federazio Bateratuak, Giza Eskubideen Ligak, Frantziako Abokatuen Sindikatuak, Majistraturako Sindikatuak, PCk, LCRk eta Berdeek egin dute bat idatzi horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.