EBk “euskal ezkerrarekin” harturiko 20 konpromiso biltzen dituen agiria sinatu du gaur Javier Madrazo hautagaiak notario baten aurrean, Gasteizen. “EBk pentsatzen duena esaten du, eta esaten duena egiten du”, azaldu du Madrazok eta, erantsi duenez, herritarrek eskubidea dute alderdi bakoitzak zer proposatzen duen jakiteko, “baina baita hauteskundeen biharamunean promesak betetzeko exijitzeko ere”.
EBko buruaren iritziz, EAJ eta PSE-EE “krisiak k.o. utzita” daude, eta PP “ustelkeriak jota”. “Nahiago dute banderez eta aberriez hitz egitea, ezin dutelako bere etorkizuna mehatxupean dagoen jendearen begietara begiratu”.
“Bazterketarik gabeko elkarrizketa mahaia” nahi du EBk, “indarkeriari behin betiko zilegitasuna kentzeko eta elkarbizitza esparru berria sendotzeko”.
Gainera, Herritarren Parte-hartzerako Legea egin gura du, erreferendum eta herri kontsulten antolaketa arautzeko, “hori baita boterea partekatzeko eta erabakiak hartzeko garaian gizarte aurreratu, kohesionatu eta erantzulea sendotzeko formula”.
Ezkertiarrekin hartutako 20 konpromiso notario aurrean sinatu ditu EBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu