Gipuzkoako bi herritan hautagai bozkatuenak berdinduta geratu dira botoetan: Ezkio-Itxason eta Zaldibian. Eta laster eman beharko diote irtenbidea, ekainaren 16an izango direlako udaletxeetan kargu-hartze ekitaldiak.
Ezkio-Itxason zozketa bidez erabaki liteke, =lGoierriko Hitza==http://www.goierrikohitza.info=-ren webguneak dioenez. Lehendabizi, baina, bihar Azpeitiko Hauteskunde Batzordeak bozkak berriro aztertu eta kontatuko ditu.
Bi talde aurkeztu ziren han (Ezkio-Itsaso Herrikideak eta Ezkio-Itsaso Elkarlanean) eta 185na bozka bildu zituzten. Bi alkategaiek ez dute gustukoa zozketa eta bien arteko akordioa posible ote den aztertuko dutela adierazi dute.
Zaldibian, berriz, Aralarrek eta EAE-ANVk berdindu zuten, 435na jasota. EAE-ANVren zerrenda baliogabe jo zuten Espainiako auzitegiek, baina Zaldibiako Aralarrek "herritarren hitza" errespetatzeko asmoa agertu du. Hala, herri galdeketa egiteko prest dago, "alde guztiek errespetu giroan jarduteko borondatea badute".
Ezkio-Itsason zozketa eta Zaldibian herri galdeketa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu