"Etorkizuneko belaunaldien elkarbizitza" jokoan dagoela esan du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bere proposamena aurkeztu ostean, eta, beraz, bere plana "zentzuz, errespetuz eta seriotasunez" aztertzeko. Eztabaidatzeko ordua dela esan du lehendakariak, eta eztabaida horretan "alderdi politiko eta gizarteko kide guztiek" parte hartu behar dutela nabarmendu du.
Eztabaida horrek "zabala, irekia eta partehartzailea" izan behar du lehendakariaren ustez. "Guztiok dugu konponbidearen zati bat, eta bakoitzak bere zati hori mahai gainean jartzeko eskatzen dizuet", esan die Legebiltzarrean bildutakoei. Horregatik, mehatxuak, irainak eta hitz txarrak alde batera utzi eta proposamenak egiteko eskatu die alderdi politikoei. "Guztiak entzungo ditu Legebiltzar honek, guztiak aztertuko ditu eta guztiak hartuko ditu aintzat", gaineratu du. Euskal gizarteari ere antzerako deia egin die lehendakariak: "guztion esku dago irtenbidea aurkitzea, eta horretarako eztabaidan aktiboki parte hartzeko eskatzen dizuet", esan du.
Ibarretxe planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean
Eztabaidan parte hartu eta proposamenak egiteko eskatu die lehendakariak alderdi politikoei
Mehatxuak eta irainak alde batera utzi eta errespetuz eta zentzuz hitzegiteko ordua dela nabarmendu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu