Txirrindularitzako lasterketarik entzutetsuenak distira gutxiago izango du aurten. Hasi bezperan Jan Ullrich eta Ivan Basso kanporatu dituztelako, Francisco Mancebo, Oscar Sevilla eta Astana Wurth talde osoarekin batera. 'Puerto' ikerketako zerrendan daudelako kanporatu dituzte guztiak. Hala ere, gaur Estrasburgon gainerako txirrindulariek 23 eguneko lasterketari ekingo diote.
'Puerto' operazioak sortu duen zalapartatik haratago Frantziako Tourrak aurten ere badu bere ibilbidea. Faborito nagusirik ez baina, baditu mendateak, baditu erlojupekoak, baditu esprintean amaitzeko aproposak diren etapak, eta iheslarientzat egokiak direnak. Ez da egunotan horiei buruz asko hitz egin, baina baditu. Aurtengoak mendia du beste urteetan baino gutxiago, eta erlojupekoak ditu beste urteetan baino erabakigarriagoak, itxuraz. Pirinioetan bi etapa, eta Alpeetan hiru. Erlojupekoak bi, luzeak: 52 kilometrokoa bat, eta 56 kilometrokoa bestea.
Gaur, Estrasburgon, zazpi kilometro baino ez dituzte. Ez dute balio sailkapen nagusirako, baina hortik aurrerakoek bai.
WEBGUNE BEREZIA:Frantziako Tourra 2006
Faborito nagusien hutsunearekin, herren abiatu da Tourra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu