Tyler Farrar estatubatuarrak (Garmin Slipstream) irabazi du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa (Fucecchio-Santa Cruz Sull'Arno, 166 kilometro). Mark Cavendish britainiarra izan da bigarrena. Ondoren, Enrico Rossi italiarra, Robbie McEwen australiarra eta Tom Boonen belgikarra iritsi dira, hurrenez hurren.
Julien El Faresek (Cofidis) jarraitzen du lider sailkapen orokorrean. Alessandro Petacchi eta Daniele Bennati italiarrak dira bigarren eta hirugarren postuetan; El Faresek hamabost segundu ateratzen dizkie.
Bihar, laugarren etapa jokatuko da: Foligno-Montelupone, 171 kilometrokoa.
Farrar nagusi Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu