Federer-Nadal finala gizonezkoetan

2007ko uztailaren 7a
16:54
Entzun
Roger Federerrek eta Rafael Nadalek jokatuko dute Wimbledoneko gizonezkoen finala bihar. Biak ziren lehen bi zerrendaburuak.

Gaur jokatu dituzte finalerdiak, eta Federerrek 7-5, 6-3 eta 6-4 irabazi dio Richard Gasqueti.

Nadalek Novak Djokovic izan du kontrario, baina hau erretiratu egin da partida hasita zutela, ezkerreko hankako behatz txikiko minarekin. Hirugarren setean zihoazen, bosgarren jokoan. Lehen seta Djokovicentzat izan da (3-6), bigarrena Nadalentzat (6-1). Hirugarren setean Nadal zihoan aurretik.

Aurten Roland Garrosen ere Federer-Nadal finala izan da, eta azkenak irabazi zuen, aurreko bi urteetan bezala. Wimbledon, baina, ez du inoiz irabazi; Federerrek bai (azkeneko lau urteetan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.