Goizeko hamar eta erdiak aldera irten du Fermin Urdiain iruindarrak Burgosko espetxetik, eta Askatasunatik jakinarazi dutenez, etxerako bidean da. Urdiain 1989ko apirilean Ondarroan (Bizkaia) atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta harrezkero, espetxean izan da gaur arte. Atxilotu eta inkomunikatuta izan zuten epean torturak jasan zituela salatu zuen. Sakabanaketa politikaren ondorioz, Carabanchel, Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Zamora, Valdemoro, Topas eta Burgosko espetxeetan egon da. Harrera gaur arratsaldean egingo diote, 19:30etan, Iruñeko Karmen kaleko Herriko Tabernan.
Jabier Cano ere gaur goizean atera da Basauriko (Bizkaia) espetxetik. Espainiako Poliziak atxilotu zuen Cano, 2000ko urtarrilaren 5ean. Gero, 2004ko apirilaren 28an Basauriko kartzelan aurkeztu zuen bere burua jarri zioten zigorra betetzeko. Basauri, Soto del Real eta Aranjuezko espetxeetan egon da.
Era berean,Jose Ramon Arenaza Santurtziko (Bizkaia) presoa ere gaur utzidute aske. 2000. urtean atxilotu zuten Arenaza, eta espetxean egon zen 2003an behin-behineko askatasuna eman zioten arte. Gerora, 2004ko apirilean berriro atxilotu zuten ezarritak zigorra bete zezan.
Fermin Urdiain, Jabier Cano eta Jose Ramon Arenaza presoak aske utzi dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu