Fermin Vilaren aurkako deklarazioak torturapean egin zirela argudiatu du bere abokatuak Belfasten

Azaroaren 12an eramango dute berriro epailearen aurrera, eta abokatuak eta fiskalak euren argudioak aurkeztuko dituzte

2010eko urriaren 15a
18:04
Entzun
Bigarren aldiz eraman dute Fermin Vila irundarra Thomas Burgess Belfasteko epailearen aurrera, gaur. Espainiak hiru estradizio eskaera egin zituen ekainean Poliziak atzeman zuenean, eta horietako bat forma akatsengatik atzera bota ondoren, beste biak aintzat ez hartzeko eskatu du Vilaren abokatuak, Espainian torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen direla argudiatuz.

Azaroaren 12an pasa beharko du berriro Vilak epailearen aurretik, eta bitartean horrek Espainiako agintariei abokatuaren eskaeraren berri emango die. Azaroaren 12an bi aldeek euren argudioak aurkeztu beharko dizkiote epaileari. Vilaren abokatuek gaurko agerraldian esan dute Soto del Realeko espetxean egon direla eta euren tesia berresten duten testigantzak jaso dituztela. Efe berri agentziak dio litekeena dela bere argudioak frogatzeko defentsak "lekukoak eta adituak" eramatea Belfastera.

Azaroaren 12a bitartean Vilak Maghaberry-ko espetxean jarraituko du zaintzapean, Belfast kanpoaldean. Stephen Ritchlie Belfasteko epaitegiko fiskalak jakinarazi duenez, litekeena da atzera bota zuten estradizio eskaera Espainiak berriro egitea. Eskaera hori JustoOreja generalaren hilketan parte hartu zuelakoan egin zuen Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.