EH BIlduk Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroaren dimisioa eskatuko du Eusko Legebiltzarrean, Tomas Madinaren tortura salaketen ondotik. Horretarako ekimen bat aurkeztuko du.
Velasco epailearen jarrera ere kritikatu du Julen Arzuaga legebiltzarkideak, ez duelako inkomunikatutako atxilotuei ezarri behar zaien protokoloa ezarri, atxiloketari "bermeren bat" emateko.
Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna "erabat ulertezina" da, Arzuagaren ustetan.