Jon Maia. “Final batzuetan egonda ere, konturatzen zara beti egiten duela ilusioa, eta beti dela pribilegioa horrelako plaza batean kantatzea”.
Aitor Mendiluze. “Illunbe betetzen baldin bada, sari handiena jende hori txaloka eta gustura jartzea izango da”.
Aitor Sarriegi. "Hasieran jarritako helburua izan da finalean sartzea, eta Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortzea”.
Jon Martin. “Finalari begira daukadan helburua bertsotan daukadan era jendeari erakustea da”.
Jexux Mari Irazu “Egindako lanarekin konforme nago, eta finala sari bezala hartzen dut”.
Unai Agirre. “Hainbeste urte eta gero, txapelketa erlatibizatzen ikasten da. Batere itxaropenik gabe aterata, opari bat da”.
Beñat Gaztelumendi. “Nire lehen finala da. Ez dut beldurtuta edo egoerak gaindituta atera nahi: ikusi aurrean zenbat jende dagoen, aurpegiekin-eta gelditu, pixka bat eragiten saiatu, eta geu ere azkenean giroan sartu”.
Iker Zubeldia. “Hainbeste urteko lanaren aitorpen bezala hartzen dut. Horrelako leku batera iritsi eta ea gure burua bilatzen saiatzen garen eta lortzen dugun”.
Finalisten adierazpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu