Espainiako Justiziarentzat ez da nahikoa izan El Jueves aldizkari satirikoaren azkeneko zenbakiaren alde guztiak erretiratzeko agindua ematea. Izan ere, agindu hori atzo eman bazuen Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak -aldizkariak Espainiako erret familia iraindu egin duelakoan-, Miguel Angel Carballo fiskalak orain hari eskatu dio El Jueves-en webgunea ixteko.
Web ataria atzo arratsaldetik gaur eguerdira arte ezin zen zabaldu; orain bai. Albert Monteys zuzendariak esan du ez dutela weba ixteko agindurik jaso. "Jendea ezin sartuta ibili bada, weba erabat kolapsatuta egongo zelako izango zen".
Fiskalak, halaber, uste du beste komunikabideek ez luketela marrazkia argitaratu beharko, argitaratuz gero Del Olmoren autoaren helburua ez litzatekeelako beteko. Komunikabideek, baina, ez diote jaramonik egin, aldizkariaren azken zenbakiaren azala argitaratu dutelako.
Fiskalak 'El Jueves'-en weba ixteko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu