Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak urtebeteko kartzela zigorra eskatu du Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkatearen kontra, honek 2008ko urtarrilaren 12ko ekitaldi batean Igor Portu eta Mattin
Sarasolaren alde txaloa eskatu zuelako. Portu eta Sarasola egun batzuk lehenago atzeman zituen Guardia Zibilak, etakideak zirelakoan, eta torturak jaso izana salatu zuten.
Beitialarrangoitiak, fiskalaren ustez, "ETAko kideak jendaurrean goraipatu nahi izan zituen". Euskal preso politikoentzako ere eskatu zuen txaloa Hernaniko alkateak, eta "maite zaituztegu!" egin zuen oihu.
Fiskalak urtebeteko kartzela zigorra eskatu du Beitialarrangoitiaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu