Fiskaltzak EAE-ANVz informazioa eskatu die segurtasun indarrei

2007ko apirilaren 12a
19:06
Entzun
Espainiako Fiskaltzak EAE-ANVz informazioa eskatu die Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari, alderdi horren atzean zein dagoen jakiteko asmoz, baita Batasunarekin zer lotura duen jakiteko ere.

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak esan du euren "apustua" ez dela EAE-ANV. "Guk ASB legezkoa izatea espero dugu eta, bide batez, hautes elkarteak hauteskundeetan izateko sinadurak biltzen ari gara".

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak, berriz, adierazi du "luparekin" begiratuko dituztela "ezker abertzaleko zerrenda denak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.