Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du deliturik ikusten bihar Iruñean egitekoa den manifestazio deialdian. Epaitegian gaur aurkeztu duen agiri batean Fiskaltzak honakoa adierazi du: "ez deialdiaren helburuak ez eta hasiera batean bertan erabiliko diren pankartek eta leloak ez dute delituzko izaerarik".
Fiskaltzak gaineratu duenez, ez dago frogarik deialdi horrekin iritzi publikoari"ekintza terroristak goraipatzeko edo hedatzeko mezuak" helarazteko asmoa duenik. Horregatik, Fiskaltzaren ustez, "hasiera baten ez da bidezkoa" manifestazioa debekatzea. Hala ere, Espainiako Segurtasun Indarrei, "delituzko mezua duten pankarta edo leloen aurrean" neurriak hartzeko eskatu beharko litzaieke.
Politika
Fiskaltzak ez du deliturik ikusten alderdien mahaiaren aldeko manifestazio deialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu