Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du deliturik ikusten datorren astelehenean Arnaldo Otegi Batasuneko kideak Bartzelonako eztabaida foro batean egin behar zuen agerraldian. Fernando Grande Marlaskak debekatu egin du, gaur, Otegiren parte-hartzea.
Jaun Antonio Garcia Jabaloy fiskalak kazetariei jakinarazi dienez, debekua polizia txosten batean oinarritu da eta 12:00etan iritsi da epaitegira. Grande-Marlaskak Fisklatzara igorri du txostena eta azken horren iritzia kontuan izan gabe erabaki du Otegiren agerraldia debekatzea.
Fisklatzak gogorarazi du bigarrenez hartu duela Grande-Marlaskak horrelako erabaki bat bere iritzia ezagutu aurretik. Haserrea sortu du horrek Fiskaltzan eta Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusia jakinaren gainean dagoela adierazi du.
Gainera, Fiskaltzaren iritziz erabaki hau ezin da oinarritu Batasunaren jarduerak beste bi urtez bertan behera uzten zituen autoan. Jaun Antonio Garcia Jabaloy fiskalak adierazi du Otegik eman behar zuen hitzaldia ez duela Batasunak ez alderdi honekin zerikusia duen beste inork antolatu. Ez du deliturik ikusten, beraz, eta hala balitz foroa ere izango litzateke errudun Otegi gonbidatzeagatik.
Politika
Fiskaltzak ez du deliturik ikusten Otegiren agerraldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu