Su-etena
Fiskaltzak Otegiren aurkako neurririk hartzen ez badu mundu guztiak ulertuko lukeela ziurtatu du Lopezek
Elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiari. Arnaldo Otegik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar du bihar eta, besteak beste, Otegiren agerraldia izan du hizpide Lopezek. "Une honetan kautelazko neurriak malgutasun handiagoarekin ezar daitezke edo ezarri gabe utzi, eta mundu guztiak ulertuko luke". Horixe baieztatu du PSE-EEko idazkari nagusiak Otegiren balizko espetxeratzearen gainean. Hala ere, Lopezek azpimarratu duenez "epaileei dagoki Zuzenbide Estatu batean legea ezartzea". Azaldu du ez duela inolaz ere epaileen jokabidea "baldintzatu" nahi. Hala ere, honakoa gaineratu du: "Baina uste dut inork ez lukeela herrialde honetan ireki den garai berritik kanpo geratu behar".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu