Forcadellen familia Poliziaren jomugan

2016ko ekainaren 23a
11:45
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren eta Daniel de Alfonso Kataluniako ustelkeriaren aurkako bulegoaren zuzendariaren arteko elkarrizketak argitaratu ondoren, Ser irrati kateak plazaratu du Espainiako Poliziak txostenak idatzi zituela ANC Kataluniako Biltzar Nazionala kriminalizatzeko.

Argitaratu duten pasartean, Poliziak ondorioztatu zuen ANC "atzean" zuzentzen duten hainbat kidek "lotura zuzena edo zeharkakoa" dutela ETArekin edo Terra Lliurerekin.

Jarraipen berezia egin zioten Carme Forcadell ANCko presidente ohi eta Kataluniako Parlamentuko lehendakariari. Baita haren senarrari, seme-alabei eta anai-arrebei. Familiaren ondasunak eta ANCren kontu korronteak ikertu zituzten.

Forcadellek berak azalpenak eskatu dizkio Espainiako Barne Ministerioari: "Salaketok egiazkoak direla frogatuko balitz, eraso oso larria litzateke demokraziaren, askatasunaren eta zuzenbide estatuaren aurka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.